London Spanish Film Festival: Basque Window 2026
Euskara. Kultura. Mundura.
-
16Ira 202623Ira 2026
Londres
22 urte betetzen ditu London Spanish Film Festival jaialdiak, eta aurten ere euskal zineaz gozatzeko aukera eskainiko du. Irailaren 16tik 23ra egingo da Ciné Lumière aretoan.
Hauek dira Basque Window atalean proiektatuko diren lanak:
- ‘Karmele´, Asier Altuna. Irailak 17, Ciné Lumière I, 19:50
- ´Los Domingos´, Alauda Ruiz Azua. Irailak 18, Ciné Lumière I, 20:30
Honakoa London Spanish Film Festival jaialdiaren baitan egiten den 17. Euskal Leihoa da. Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin antolatuta, ziklo honen helburua euskal zinemaren eta bere artisten indarra azpimarratzea da.