Festival Cinematográfico Internacional del Uruguay: Ventana Vasca
Euskara. Kultura. Mundura.
-
30Mar 202612Api 2026
Montevideo
Euskal zinearen leihoa ikusgai jarriko du Uruguaiko Nazioarteko Zinema Jaialdiak bere 44. edizioan.
Izan ere, ‘Aro Berria’, ‘Balearic’, ‘Eloy de la Iglesia, adicto al cine’, ‘Jone, batzuetan’ eta ‘Los domingos’ programatu dituzte. Hala, begirada, belaunaldi eta estilo ezberdinetako film luzeon bitartez, Euskal Herrian ekoitzitako zinemaren bizitasuna eta aniztasuna Uruguaiko zinegeletara eramango dira.
Horrez gain, Maren Zubeldiak eta Silvina Guglielmottik ondutako ‘Ultramarino’ eta Lur Olaizolaren ‘Bariazioak’ film laburrek osatuko dute euskal leihoa.
Euskal sortzaileen presentzia ere balioan jarriko du zinemaldi honek, hain zuzen ere, ‘Jone, batzuetan’ filmeko Ainhoa Artetxe aktoreak, ‘Eloy de la Iglesia, adicto al cine’ produkzioaren zuzendari Gaizka Urrestik, eta ‘Ultramarino’ film laburraren egile den Maren Zubeldia izango dira nor bere lana aurkezten.