Loreak, lehen euskarazko hautagaia Goyetako film onenaren sarirako!
Euskara. Kultura. Mundura.
La isla mínima, El Niño, Relatos salvajes eta Magical Girl filmekin lehiatuko da Loreak Goya sarietan film onenarena eskuratzeko, Espainiako Zinema Akademiak gaur jakinarazi duenez. Pelikula onenaren sarirako hautagai izango den euskaraz filmatutako lehen lana bilakatu da beraz Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako lana. Pascal Gaigne musikagileak Loreak filmeko soinu-banda ere hautatu dute, jatorrizko musika onenaren sarirako.
Euskal aktoreen, zuzendarien eta gidoigileen izen-abizenak beste sari batzuk jasotzeko hautagaien artean ere izango dira. Ricardo Ramón eta Beñat Beitia zuzendarien Dixie eta matxinada zonbia, animaziozko film onenaren sarirako izendatu dute. Ocho apellidos vascos arrakastatsuak bost izendapen jaso ditu guztira, tartean Karra Elejalde aktorearena -antzeztaldeko gizonezko onenaren sarirako- eta Fernando Velázquez getxoztarrarena –jatorrizko abesti onena-. Juan Zavalaren gidoia duen El último adiós de Bette Davis filmak dokumental onenaren saria ere lor dezake. Eta Kepa Sojoren Loco de Ballesta lana fikziozko film labur onenaren sarirako izendatu dute eta Sangre de unicornio Alberto Vazquezen lana, animaziozko film labur onenarenerako.
Zorionak guztioi!