"Los párpados cerrados de Centroáfrica" euskal dokumentala Burkina Fasoko FESPACO jaialdian lehiatuko da

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-02-24

Donostiako zuzendari eta ekoizle den Alfredo Torrescalesen “Los párpados cerrados de Centroáfrica” dokumentala (Fascina producciones) Afikako zinema jaialdi nagusia den FESPACO-ko sail ofizialerako hautatu dute, afrikako Burkina Fason ospatzen den festibala. Otsailaren 25etik martxoaren 4ra burutuko den jaialdiak euskal pelikula bat sailkatzen duen lehen aldia da.

Dokumentala Etxepare Euskal Institutuaren babesaz ekoiztu da, eta 71 minutuz, Afrika Erdiko Errepublikaren geografia sozialean zehar bidaia egiten du, bertako egoera latza irudikatzeko, eta baliabide natural garatuenak dituen herrialdeetako bat huts egin duen Estatu izateko arrazoiak aztertuz.

Dokumentalak Erdialdeko Afrikako gizartearen egungo erretratua irudikatu du, konfliktoaren harira pairatzen ari den arazoak agerian utziz. Gizarte horren sektore ezberdinei ahotsa ematen die dokumentalak, landa eremuko biztanleetatik hasita agintarietara, ikuslegoa “ahaztutako gerra” honen errealitatearen ikuspuntu eberdinetara eramanaz.

Zuzendariak eta ekoiztetxeak urtero hartzen dute parte Sunny Side of the Doc nazioarteko dokumentalaren azokan, Etxeparek eta Eiken Klusterrak antolatutako Basque Audiovisual standean, eta dokumentalaren ekoizpen eta koprodukziorako lerroak aztertu zituzten bertan. Institutuak mundu osoko arlo ezberdinetako azoketan hartzen du parte urtero, euskal sorkuntza ezagutzera emateko, eta euskal sortzaileen lanak nazioartekotzeko xedez.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu