Luis Garde euskal poeta Transpoesie jaialdian izango da

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-09-25

Irailaren 26an, Hizkuntzen Europako Egunean, emango zaio hasiera Bruselan egiten den Transpoesie poesia jaialdiari. Ekimen honek Europako hizkuntza anitzetan egindako poesiaren aberastasuna azaleratuko du, lau ostegun jarraietan egingo diren ekintzetan, urriaren 17an amaituta. Lehen ostegunean egingo den ekitaldira, Luis Garde euskal poeta gonbidatu dute.

Irailaren 26anHizkuntzen Europako Egunean, emango zaio hasiera Bruselan egiten den Transpoesie poesia jaialdiari. Ekimen honek Europako hizkuntza anitzetan egindako poesiaren aberastasuna azaleratuko du, lau ostegun jarraietan egingo diren ekintzetan, urriaren 17an amaituta. Lehen ostegunean egingo den ekitaldira, Luis Garde euskal poeta gonbidatu dute.

Gardek poesia irakurraldi batean hartuko du parte irailaren 26an Bruselako Muntpunt kulturgunean, Europako beste hainbat lurraldetako poetekin batera. Bertan, autore bakoitzak poema propio bat irakurriko du bere ama hizkuntzan, pantaila batean islatuko diren ingeleserako, frantseserako edota holandarrerako zuzeneko itzulpenek lagunduta. Garde honako poeta europarrekin batera izango da irakurraldian: Elmar Kuiper (Frisia), Edna Azulay (Herbehereak), Jan Škrob (Txekiar Errepublika) eta Lív Maria Róadóttir Jæger (Faroe Uharteak).

Bruselako EUNICek (Europar Batasuneko Kultur Institutu Nazionalen sarea) urtero antolatzen duen Transpoesie jaialdiak 9. edizioa izango du aurten. Jaialdiak, poesia garaikidearen bitartez, Europako kultur aniztasuna aldarrikatzeko helburua du. Guztira 22 herrialde edota lurraldek eta bertako 20 poetak hartuko dute parte, lau ostegunez egingo diren poesia irakurraldietan: irailaren 26an (Europako Hizkuntza Aniztasunaren Eguna), urriaren 3an, 10ean eta 17an. Poeta horien lan batzuk ere, Luis Garderen bat barne, Bruselako garraio publikoan iragarki panel moduan daude jarrita jaialdiaren aurreko egunetatik, bakoitza bere ama hizkuntzan, flamenkora eta frantsesera itzulita.

Etxepare Euskal Institutuak, Bruselako EUNIC sareko kide elkartu den aldetik, Transpoesie jaialdira urtero gutxienez euskal poeta bat joan dadin baliabideak eskaintzeko ardura hartzen du, Europar Batasuneko Euskadiko delegaritzarekin lankidetzan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu