Luma Taldea: "Disko bakoitza bizi genuen momentuaren argazkia da"

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-10-10

Ia bi urteko ibilbide laburra dute, baina horrek ez die ekidin dagoeneko bi disko kaleratzea, eta euren sorterriko –Donostiako- oholtza esanguratsuenak zapaltzea. Asteotan hasi dituzte Etxeparek babestutako Artistas en Ruta” programaren baitan eskainiko dituzten zuzeneko emaldiak, grabatutako azken diska, “Airwalk”, aurkezteko biraren parte direnak. Xabi eta Adrianek osatzen dute Luma taldea, indartsu datorren proposamen gaztea, eta taldeaz, ibilbideaz eta beren asmoez hitz egiteko, gertuagotik ezagutu nahi izan ditugu.

Talde gaztea zarete... nola jaio zen Luma 2016an?

Arlo musikaletik kanpo ezagutu genuen elkar. Bioi gustatzen zitzaigun patinatzea eta pistan elkartzen ginen maiz. Gutxinaka musikarekiko genuen pasioa konpartitzen hasi ginen eta esan daiteke taldea horren ondorio dela.

“Club” lanarekin debutatu zenuten 2016an, eta 2017an “Airwalk” iritsi zen, lan profesionalizatuagoa eta zuen azken biran aurkeztu duzuena. Nola bizi duzue zuek taldearen bilakaera?

Grabazio bakoitza dagokion momentuaren argazkia da. Biak dira zintzoak eta hala jarraituko dute izaten. Gure buruekiko zintzo izatea eta bizi eta pentsatzen dugun horrekiko fidelak izatea gustatzen zaigu. Esperimentatzen eta ikasten joan garen heinean elkar ulertzen joan gara, eta ideiak puntu amankomun batera bideratzen. Bide horri eutsi behar diogula sentitzen dugu.

Donostiako oholtzak indarrez zapaldu dituzue, esaterako Jazzaldia, Glad is the Day edo Kutxa Kultur bezalako jaialdietan. Nola bizi duzue zuek hori?

Beti elikatu izan gara bertako eszenaz, edo hobeto esanda, bertan ikus zitekeenaz, gaztetxe eta lokaletan. Indarrez zapaldu baino, Donostiako eszenari eman digunaren zati bat itzuli diogula esango genuke. Pena da azkenaldian jasaten ari den kaltea... Bukowski aretoaren debekuekin, esaterako.  

Birak Euskal Herritik kanpo ere eraman zaituzte. Asteburuan Kanariar Uharteetan izan zarete, “Artistas en Ruta” programaren baitan, eta datorren astean Sevillan izango zarete, “Monkey Week” jaialdian. Zer suposatzen du zuentzat horrelako zirkutuietan parte hartzea?

Guretzat zortea da laguntza horiek izatea. Urrutirago bidaiatu dezakegu eta gure zuzeneko musika, talde modura gehien errepresertatzen gaituena, beste agertoki batzuetara zabaldu dezakegu.

Zuen ibilbideak mugak ere hautsi ditu. Moskutik itzuli berri zarete; Belako eta Niña Coyote eta Chico Tornadorekin izan zarete bertan. Nola ikusten duzue euskal musikagintzaren eragina atzerrian?

 Egia esan guk ez dugu esperientzia handirik arlo horretan, baina Moskun harrera ona izan zuten hiru talde euskaldunek. Tenerifen, bestalde, euskal eszenak aitortza handia du, bertakoek esan ziguten moduan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu