"Luoghi, sensi... nel viaggio", Jose Angel Irigarayren poemak italieraz
Euskara. Kultura. Mundura.
Jose Angel Irigaray euskaldunaren poemak biltzen dituen italierazko liburua argitaratu dute. Peronisi Editore argitaletxearen eskutik eman da ezagutzera itzulpena: “Luoghi, sensi… nel viaggio”.
Argitalpen honetan idazleak 30 bat poema bildu ditu, batzuk aspaldikoak eta jada argitaratuak, berriak besteak: hain zuzen ere, italieraz bere poetika ezagutarazteko egokiena den sorta. Edizio elebiduna da, jatorrizkoan -euskaraz- eta italieraz, poesia beti jatorrizkoan ezagutarazi behar delakoan, nahiz hizkuntza ezezaguna izan hartzaileentzat.
Medikua ofizioz, Bilboko Kafe Antzokiko ekintza kulturalaren kudeatzaile izan zen Irigaray, Ez Dok Hamairuko partaide izan zen, eta egun Oteiza Fundazioko eta Euskaltzaindiako kide da. Bere idatziengatik ere da ezaguna, eta besteak beste, Benito Lertxundik sarri jarri die melodia bere poemei: Urak dakarrena, Oi Zuberoa!, Orbaizetako arma olaren kantua y Bizkaia maite.
Jose Angel Irigaray euskaldunaren poemak biltzen dituen italierazko liburua argitaratu dute. Peronisi Editore argitaletxearen eskutik eman da ezagutzera itzulpena.