Lutxo Egia, Laura Mintegi eta Urtzi Urrutikoetxea PEN International kongresuan daude egunotan

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-09-29

Lutxo Egia, Laura Mintegi eta Urtzi Urrutikoetxea Euskal PEN Klubeko ordezkariak 2016ko PEN Internationaleko kongresuan dira egunotan. Galiziako Ourense hirian mundu osoko 200 idazle inguru elkartu dira irailaren 26tik 30era bitartean, eta asteburuan Santiagon izaten ari den literatura jaialdian. Hainbat idazleri egingo zaie omenaldia Santiagon, besteak beste, Mariasun Landari. Lehen lan saioa astelehenean izan zen, eta Ourenseko alkateak harrera egin zien parte hartzaileei, Teatro Principal-en egindako irekiera ekitaldiaren ostean.

Laura García-Lorcak ireki zuen astearte goizean kongresua, Federico osabari eskainitako arte-lanarekin, asanbladaren hasieran. Datozen egunetan, hainbat gai izango dituzte mahai gainean, bakearen, adierazpen askatasunaren eta idazleen jazarpenari buruz. Ekialde Hurbileko egoera, Asian, Errusian, Afrikan edo Latin Amerikan sortzaileek dituzten oztopoak, mendebaldeko herrialdeetako zelatatze-legeak, eta idazle eta kazetarien kasu zehatzak aztertuko dira.

(...)

PEN Internationaleko kongresua mundu osoko idazleen bilkura garrantzitsuenetakoa da. Gogoan izan behar da, egun dagoen idazle elkarte handiena dela PEN, 140 talde inguru dituena mundu zabalean, eta 20 mila idazle, kazetari, blogari, musikari eta hitzaren lan egiten duten lagun biltzen dituela. 1921ean sortu zen PEN Londresen, I. Mundu Gerraren amaituta, bakearen alde, iritziak iritzi hitzaren garrantzia azpimarratzeko. Lehen Euskal PEN taldea 1950ean eratu zen, eta 80ko hamarkadan beste talde bat ere izan zen. Bi horiek bide laburra izan zuten, eta 2004an sortu zen hirugarrenak hamabi urte daramatza lanean, euskal kultura munduratzen, eta mundu zabaleko esperientzia eta kontaktuak Euskal Herrira ekartzen.

Informazio zehatzagoa

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu