M pour Montréal (2026)

M pour Montréal (2026) Itxita

M pour Montréal musika jaialdiak 21. urteurrena du aurtengoa eta azaroaren 18tik 21era izango da Montrealen (Quebec). Dagoeneko zabalik da jaialdian parte hartzeko euskal musikariei eta taldeei zuzenduriko deialdia, Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean.

M pour Montréal jaialdiko lantalde artistikoak aurkeztutako proposamenen artetik bi hautatuko ditu, azokaren egitarauan showcase bana eskain dezaten.

Showcasez gain, profesionalei zuzenduriko jarduera ezberdinak barnebilduko ditu azokak. Hautatutako artistek ordezkari bat izendatu beharko dute. Ordezkari horrek jaialdiko jardueretan parte hartzeko prest egon behar du.

Etxepare Euskal Institutuak, Ça colle au Basque egitasmoaren baitan, musikari edo talde hautatuen bidaia, ostatua eta dietak beregain hartuko ditu. Horrez gain, ordainsaria ere eskainiko zaie hautatutako taldeei. M pour Montréal jaialdiak, bere aldetik, taldeen jardunerako beharrezkoa den ekipo teknikoa, oinarrizko backlinea funtsean, eskainiko die artistei.

Deialdia maiatzaren 20an itxiko da, gauerdiz. Bertan parte hartzeko izen ematea esteka honen bidez egin behar da.

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2026/04/20 - 2026/05/20
  • Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua | M pour Montréal
  • Kontaktua: Alberto Irazu Ibañez | a-irazu@etxepare.eus | +34 943 02 34 02

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu