Maloba Festival: Fenêtre basque
Euskara. Kultura. Mundura.
-
01Mai 202303Mai 2023Brazzaville
Festival Maloba, Kongoko Nazioarteko Antzerki, Dantza eta Zirku Jaialdiaren 5. edizioa 2023ko apirilaren 29tik maiatzaren 6ra egingo da Brazzavillen.
Bertan, Fenêtre Basque atala programatu dute lehenengo aldiz, non bi euskal konpaniek pate hartuko duten: Ertza eta La glo circo. Maloba Festivaleko Fenêtre Basque zikloa maiatzaren 1tik 3ra egingo da.
Ertza konpainiak ‘O tempo diz’ lana aurkeztuko du. Afrikan eta Europan dagoen denboraren pertzepzioaren kontrastea da ‘O Tempo diz’ (denborak dio") lanaren mamia. Asier Zabaletak Maputora (Mozanbike) egindako bidaia batean sortu zen ideia, eta han jarri zuen abian Deissane Machava eta Fenias Nhumaio dantzariekin. Bi emanaldi eskainiko ditu:
- Maiatzak 1, 18:30etan Mairie de Kintélé antzokian.
- Maiatzak 3, 17:00 etan Kongoko Institutu Frantsesean.
La glo circo dantza eta antzerki konpainiak ‘Ensueño’ dantza bertikaleko lana aurkeztuko du BCI Grande Poste eraikineko paretan. Gloria Peonen koreografiak bi emanaldi izango ditu:
- Maiatzak 2, 16:30ean.
- Maiatzak 3, 16:00etan.
Maloba Festivaleko programazio osoa jaialdiko webgunean dago eskuragarri.