Manuel Irujo Katedra: Irati Elorrieta
Euskara. Kultura. Mundura.
-
07Mar 2023Liverpool
Liverpooleko Unibertsitateko euskal erbestealdiari buruzko Manuel Irujo Katedraren testuinguruan, ‘Berlin, nire bizitza atzerrian’ hitzaldia eskainiko du Irati Elorrieta idazle algortarrak. Hitzaldia martxoaren 7an, 16:00etan (GMT), Liverpooleko Unibertsitateko Rendall eraikinean izango da. Online ere parte hartzeko aukera izango da.
Irati Elorrieta idazleak bat egin du Liverpooleko Unibertsitateko Hizkuntza, Kultura eta Zinema Sailak Etxepare Euskal Institutuarekin batera antolatutako Manuel Irujo 2023ko Euskal Ikasketen Konferentzian parte hartzeko
Irati Elorrieta Algortan jaio zen 1979an. Euskarazko idazlea da eta Berlinen bizi da. 2008n argitaratu zuen ´Burbuilak´ (Alberdania) ipuin-nobela laburra. Rotraut Susanne Berner eta Daniel Glattauer-en lanak euskaratu ditu alemanetik eta idatzizko hedabideetan zutabegile gisa kolaboratu du. ´Neguko argiak´ (Pamiela) eleberria izan zen 2019an Euskarazko Literaturako Euskadi Sariaren irabazlea; 2021ean argitaratu zuen gaztelaniaz ‘Galaxia Gutenberg’ eleberria, ´Luces de invierno´ izenarekin.
Elorrietak eskainiko duen hitzaldian diasporan izandako bizipenak eta hausnarketak partekatuko ditu, ‘Berlin, Nire bizitza atzerrian’ izenburupean. Bertan, atzerrira mugitzearen erabakiaz, herriminaz, eraldaketa pertsonalaz, komunitateaz eta euskaraz arituko da, besteak beste.
XXI. mendeko euskalduntasunari eusten dioten kontakizunak berritzeko orduan, euskal diaspora ezinbesteko ekarpena bihur daiteke. Irati Elorrieta euskal idazleak urteak daramatza Berlinen bizitzen, baita bere idazlanekin euskal kulturari laguntzen. Euskarazko Literaturako 2019ko Euskadi Sariaren irabazleak gaiarekin lotutako bere pentsamenduak eta esperientziak partekatuko ditu gurekin.
Etxepare Euskal Institutuaren unibertsitate sareko ikasle zein irakasleei ez ezik, publiko orokorrari zuzenduta dago ekitaldia.
Xehetasun gehiago, hemen.