Maria Berasarte abeslaria, nazioarteko biran

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-03-28

Maria Berasarte (1978)abeslari donostiarra nazioarteko biran murgilduta dago uneotan, eta 45. Hong Kong Arts Festival jaialdian bere azken diska, “Súbita”, aurkeztu ostean, (martxoak 18 eta 19) Ipar Ameriketan zehar biran da uneotan Carlos Nuñez artista galiziarrarekin batera gonbidatu berezi gisa.

Maria Berasarte (1978) abeslari donostiarra nazioarteko biran murgilduta dago uneotan, eta 45. Hong Kong Arts Festival jaialdian bere azken diska, “Súbita”, aurkeztu ostean, (martxoak 18 eta 19) Ipar Ameriketan zehar biran da uneotan Carlos Nuñez artista galiziarrarekin batera gonbidatu berezi gisa.

Martxoaren 21ean hasita eta apirila bitartean, hamalau kontzertu eskainiko ditu artistak Nuñezekin batera Estatu Batuak eta Kanadan zehar. Birak amaiera handia izango du apirilaren 9an, izan ere, artistak Montrealeko Fairmount Theather lokal ospetsuan arituko dira. Aretoa ezaguna da azken urteetan nazioarteko artista ugari bertan izan direlako, hala nola, Crystal Castles, The Staves edo Fritz Kalkbrenner.

Iberiar musika sortzeagatik ezaguna da Berasarte, eta bere lehenengo diskak, “Todas las horas son viejas” Portugaleko soinu eta pasioari erreferentzia egiten dio. Bertako kritikak, atzerrian egindako Fado diska onena bezala kalifikatu zuen.

Horrez gain “Agua en la boca” (2014) eta “Súbita” (2015) diskak plazaratu ditu. Artistaren esanetan, “Súbita” lanean, haurtzaroko oroitzapenak eta Donostian izandako momentuak gogora ekartzen saiatzen da. Musika artistaren gainetik dagoela aldarrikatzen du, esentziara bueltatzen da. Lan honek Gismontiren “Palhaco”, Mikel Laboaren “Txoria txori” edo Agustín Lararen “Piensa en mí” abestiak jasotzen ditu.

Nazioarteko oihartzuna ere izan du abeslariak. Bere ibilbide artistikoan, kontzertuak eskaini ditu Frantzia, Belgika, Suitza, Italia, Errumania, Maroko, Txina, Mozanbike, Ingalaterra edo Portugalen. Gainera, Ara Malikian, Edson Cordeiro, Gianmaria Testa edo Stewart Sukuma artista internazionalekin batera lan egiteko aukera izan du.

Ipar Ameriketako birako data eta lekuak ikus ditzakezue esteka honetan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu