Mariasun Landak eta Juan Kruz Igerabidek Miami Book Fair azokan parte hartuko dute
Euskara. Kultura. Mundura.
Miami Dade Collegek antolatutako Miami Book Fair literatura azoka garrantzitsuak igande honetan, azaroaren 15ean irekiko ditu ateak, eta azaroaren 22ra bitartean eragile ezberdinentzako ezinbesteko topagune bilakatuko da programatutako ekintza guztietan. Etxepare Euskal Institutuaren babesaz, Mariasun Landa eta Juan Kruz Igerabide idazleak bertan izango dira.
Bi autoreek azokako “Iberoamerican Author Program” delako sailaren barruan ekintza ezberdinetan hartuko dute parte. II Seminario de Literatura Infantil y Lectura “Libros: espacios de libertad” seminarioan hartuko dute parte hilaren 21ean, “De cocodrilos bajo la cama y caminos de tinta en la nieve: dos maestros de la literatura infantil vasca” panelarekin. Bestalde, hilaren 22an De viva voz irakurraldian egongo dira biak; ekitaldi honen bitartez itxiko da azokaren 32 edizioa, eta bertan nazioarteko beste hainbat idazlerekin batera euren obren zatiak irakurriko dituzte euskaldunek.
Gainera, Mariasun Landa Entre cuentos y microficciones ekimenean izango da José Lorenzo Fuentes idazlearekin batera, eta egun berean, Juan Kruz Igerabidek Conversaciones transatlánticas: Las ediciones digitales: ¿un reto para el autor? mahai-inguruan hartuko du parte, Mexikoko Álvaro Enrigue eta Valeria Luiselli idazleekin batera.