Massachusettseko euskal ikasketen katedran izango dira Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe bertsolariak

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-02-05

University of Massachusetts Amherst-eko William Douglass Katedrako ikasleek euskal kulturgintzaren adierazpen nagusietako bat, bertsolaritza, lehen eskutik ezagutzeko aukera izango dute aste honetan, izan ere Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe bertsolariak bertan izango dira hitzaldia eta kantaldia eskaintzen.

Bi ekimenetan hartuko dute parte bi berstolariek, euskara eta euren jarduna ezagutarazteko asmoz. Lehenengoa otsailaren 6an izango da Massachusetts hiriko Simth Poetry Center-en, bertsolaritzaz hitz egiteko emakumeen ikuspututik: “Basque improvised Poetry: Politics and Poetics from a woman’s point of view” . Bigarrena, aldiz, Amherst unibertsitatean, bertsolaritzaren birsortzeaz eta euskararen berreskuraoenari buruz hitz egiteko: “Bertsolaritza renaissance and recovery of the Basque language”.

Etxepare Euskal Institutuaren babesaz antolatutako ekimenetan inprobisazioaz hitz egingo dute, hala nola, gizonezkoena izan den adierazpen artistiko batean emakume izatearen inguruan.

Informazio gehiago.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu