Menchu Gal margolariaren obra ikusgai egongo da Erroman

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-10-20

Urriaren 22an Menchu Gal margolari irundarraren erakusketa inauguratuko dute Erroman, azaroaren 22ra arte ikusgai egongo dena. Erakusketa Etxepare Euskal Institutuaren babesaz antolatu da, eta Aizpea Goenaga Institutuko zuzendaria inaugurazio ekitaldian izango da.

“Menchu Gal: un espiritu libre” erakusketa antologikoak 46 lan hartuko ditu bere gain eta Sala Piazza Navona 91-n ikusi ahal izango da, Erromako Cervantes Institutuaren aretoan. Urriaren 22an, goizez, erakusketa aurkezteko prentsaurrekoa egingo dute; inaugurazioa, aldiz, arratsaldeko 18:00etan izango da.

Programa azaroaren 18an, 18:00tan eskainiko den mahai inguruak osatuko du, Menchu Galen margoen ezaugarri eta balioen ingurukoa: Miguel Zagaza eta Francisco Calvo Serraller –Madrilgo Prado museoko zuzendaria eta zuzendari ohia- izango dira hizlariak, eta Joxe Joan González de Txabarrik (Mentxu Gal Fundazioko idazkariaak) gidatuko du saioa.

Orotara, 46 lan batuko ditu erakusketak, Menchu Gal Fundaziokoak eta bilduma pribatuetakoak. Artistaren ibilbide piktorikoaren errepasoa egingo du, bere lehen lan espresionistetik abiatuta, eta margolariaren “etapa beltza”ri arreta berezia jarrita, non mugimendu kubista era abstrakzioa irudikatuta dauden.

Erakusketa Erromako Cervantes Institutuak antolatu du, Kutxa Fundazioaren babesaz, eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Sailaren, Eusko jaurlaritzaren, Irungo Udalaren eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu