Mercat de Música Viva de Vic: proposamenak aurkezteko epea martxoaren 31ra arte

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-02-16

Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 34. edizioa irailaren 14tik 17ra egingo dute. Azokan parte hartu nahi duten musikariek bere proposamenak aurkezteko aukera izango dute datorren martxoaren 31a bitartean. Horretarako galdetegi hau bete beharko dute.

Bi ildo nagusi ditu Mercat de Música Viva de Vic ek: MV programazioa, profesionalei zuzendutakoa, eta Jaialdia, publiko zabalari zuzendutako programazioa.

Antolakuntzak aukeratuko dituen proposamen artistikoez gain Basque. Music. plataformak showcase bat antolatuko du.

Basque. Music. Showcase

Aurreko urteetan bezala Basque. Music. -ek showcase bat antolatuko du MMVV-ko azoka profesionalean. Showcase honetan parte hartuko duen taldea edo artista hemen aurkitu dezakezuen jaialdiaren deialdi ofizialetik aukeratuko da. Proposamenak aurkezteko azken eguna martxoaren 31a izango da.

MMVV-en antolakuntza arduratuko da aurkeztutako proposamen guztien artean aukeraketa egiteaz. Aurreko edizioetan AmoranteEkizaLa Basu edo Lumi bezalako taldeek parte hartu dute Basque. Music. showcase-an.

Basque. Music.-ek bere gain hartuko ditu emanaldi hau burutzeko ordaindu beharreko gastuak (bidaia, etab.).

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu