Miami Book Fair: Kirmen Uribe

Euskara. Kultura. Mundura.

Miami Book Fair: Kirmen Uribe
  • 13
    Aza 2022
    20
    Aza 2022
    Miami

Azaroaren 13tik 20ra egingo da, aurtengoan, Miami Book Fair nazioarteko literatur azoka eta bertan izango da Kirmen Uribe idazlea, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik. Azaroaren 19an izango da, 12:00etam, Uriberen parte-hartzea, ‘Realismo y fantasía en la literatura’ mahai inguruan.

‘Izurdeen aurreko bizitza’ edo ‘La vida anterior de los delfines’ eleberriaren inguruan ariko da euskal idazlea, beste hiru idazlerekin batera. José Fernández Pequeñok ‘Se cortan chazo’ liburua aurkeztuko du, kubatar eta dominikar kulturen topagune dena; Janisset Riverok ‘Cartas a Pedro’ eleberria, mundu distopiko batean gertatzen den maitasun istorio batena; eta Rosie Inguanzok ‘La Habana sentimental’ aurkeztuko du.

Miami Book Fair bi eguneko ekitaldi gisa hasi zen 1984ko azaroan, norbanako talde txiki batek – Miami Dade Collegeko hezitzaileak, liburu saltzaile independenteak eta liburuzainak barne – Miami Book Fair International sortu zuenean. Geroztik, bere eskualdeko kultur ekitaldirik esanguratsuenetako bat bihurtu da, eta ezaguna nazioartean.

Gaur egun, MBF zortzi eguneko jaialdia da –normalean 500 autore baino gehiago, 200.000 parte-hartzaile, 200dik gora nazioko eta nazioarteko liburu erakustoki, eta literatura, kultura eta hezkuntza ekitaldien agenda sendoa biltzen dituena– eta urte osoan zehar programazio literario anitza eskaintzen duena.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu