MIFA Annecy Festival 2025: BASQUE. AUDIOVISUAL.

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 08
    Eka 2025
    14
    Eka 2025
    Annecy

Annecyko animazio filmen jaialdian egiten den MIFA Annecy azoka, animazioaren industriaren hitzordu garrantzitsuenetako bat, ekainaren 8tik 14ra egingo da. Nazioarteko animazioaren munduko profesionalik garrantzitsuenak bilduko dira, bai jaialdian bertan, bai MIFA merkatuan. Bertan, euskal presentzia izango da beste urte batez, BASQUE. AUDIOVISUAL. plataformaren eskutik.

Animazio jaialdiaren testuinguruan, ICEX eta ICAAk antolatutako ‘Women In Animation from Spain’ ekitaldi berezia egingo da ekainaren 12an, bertan emakumeen sormena, lidergoa eta ikuspegia nabarmenduko dira. Ekitaldi berezi honen laugarren edizioan bost proiektuen berri eman da, eta horietako bi euskal lanak dira.

Bitxo

Lau Maquedanoren laburmetraia hiri berri batera joan ondoren, antsietate soziala duen persona ez bitar baten bizipenak kontatzen ditu. Hiri berrian lagunak egiten saiatuko da, bere gorputzetik atera berri den intsektu misteriotsu bat ezkutatzen duen bitartean.

Violeta

Sultana films ekoitzitako Paula Abreuren telesailak Violeta, 10 urteko neskatoaren bizipenak kontatzen ditu. Bere lagunekin bizitako eguneroko abentura txikien bitartez, telesailak genero berdintasuna, mikromatxismoak edo estereotipoen aurkako borroka bezalako gai garrantzitsuak jorratzen ditu.

BASQUE. AUDIOVISUAL.

Euskadiko ikus-entzunezko sektoreko industriako profesionalei nazioarteko merkatuetan egoten laguntzen dien marka da eta, era berean, euskal proiektuen koprodukzioak eta banaketa sustatzen ditu.

Markak Etxepare Euskal Institutuaren eta EIKEN klusterraren laguntza du eta BASQUE markaren parte da. Proiektu horren helburua da Euskadiko sormena, kultura eta arte eszenikoak, eta kultura eta sormen arloko industriak nazioarteko merkatuetan ezagutarazi eta ikusaraztea.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu