Mikel Ayerberen master class-a Leipzigeko Unibertsitatean

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-12-20

Atzo, abenduak 19, Mikel Ayerbe euskal literaturan doktoreak eta EHUko irakasleak master class-a eskaini zuen Leipzigeko unibertsitateanEtxepare Euskal Institutuan unibertsitatean duen Euskara eta Eukal Kultura Irakurletzaren baitan. Bere tesiaren gaia oinarri harturik, “Euskal literatura garaikidea kritika genetikoaren argitan: Aresti, Sarrionandia, Saizarbitoria eta Atxagaren idazlanen sorkuntza prozesua” ikerketaren emaitzak laburbildu zituen.

Atzo, abenduak 19, Mikel Ayerbe euskal literaturan doktoreak eta EHUko irakasleak master class-a eskaini zuen Leipzigeko unibertsitatean, Etxepare Euskal Institutuan unibertsitatean duen Euskara eta Eukal Kultura Irakurletzaren baitan. Bere tesiaren gaia oinarri harturik, “Euskal literatura garaikidea kritika genetikoaren argitan: Aresti, Sarrionandia, Saizarbitoria eta Atxagaren idazlanen sorkuntza prozesua” ikerketaren emaitzak laburbildu zituen.

Genesi eta idazketa prozesuaren kontzeptuetatik abiatuz, aurre-testuen ikerketak arestian aipaturiko idazleen oinarrian dauden poetikak, sorkuntza hausnarketak eta joera estetikoen interpretaziorako eskaintzen dituen baliabideak azaleratu zituen Ayerbek.

Saio honekin itxi dute Leipzigeko euskara irakurletzaren 2016ko ekitaldiak. Urtarrilean Naroa Zubillaga itzulpengintzako doktore eta EHUko irakaslearen hitzaldiekin hasiko da urte berria: "Traducción literararia a lenguas minorizadas. Una historia kafkiana”izenburudun hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 12an Leipzigen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu