MIN sariak: hauek dira euskarazko diskorik onena lortzeko hautagai izango diren 15 taldeak
Euskara. Kultura. Mundura.
Publikoaren bozketa-fasea amaitu ondoren, hauek dira MIN sarietan euskarazko diskorik onena irabazteko hautagai izango diren 15 artistak. Epaimahai profesional batek bost finalista aukeratuko ditu, eta irabazlea apirilaren 7an ezagutaraziko da, Zaragozan egingo den galan.
2009az geroztik, MIN sariek Espainiar estatuan egindako ekoizpen independenteen sorkuntza, aniztasuna eta kalitate artistikoa aitortzen dute. Etxepare Euskal Institutuak euskarazko disko onenaren Etxepare saria babesten du, euskaraz sortutako musika independenteari ikusgarritasuna eta zabalkundea emateko helburuarekin.
- Akaleia, ‘Ondoloin’.
- Amorante, ‘Harri Herri Har’.
- Bulego, ‘Aldatu aurretik’.
- Esne Beltza, ‘Esne Bidea’.
- Ezpalak, ‘Lagunekin zuzenean’.
- Ibil Bedi, ‘Goldea’.
- Jai/ egun, ‘Argiek istilu’.
- Kepa Junkera, ‘Erromeriak’.
- Kuttune, ‘Zer ote da?’.
- Izaro, ‘Cerodeenero’.
- Intza, ‘Aheri’.
- Mugan, ‘Aurrera ez den alde batera’.
- Nøgen, ‘Åben cirkel’.
- Sara Azurza, ‘Hemen berriro’.
- Zetak, ‘AAZTIYEN’.