Mintzanet: euskara munduko edozein txokotatik eta uneoro
Euskara. Kultura. Mundura.
Oraindik ez duzu Mintzanet ezagutzen? Munduko edozein txokotatik eta edozein unetan euskaraz hitz egiteko aukera ematen duen proposamena da, Maramara* taldeak sortutakoa. Sareko plataformari esker,online bidezko elkarrizketak burutzeko aukera dago, aukeratutako orduan eta edozein gairen inguruan.
Bi protagonista nagusi ditu egitasmoak: bidelaria eta bidelaguna. Lehenengoak bere euskara maila hobetu nahi duen norbanakoa da, ahozkotasuna lantzeko gogoa duena. Bidelaguna, aldiz, euskara ondo menperatzen duen banakoa da, eta laguntza eskaintzen dio euskal hizkuntza praktikatu nahi duenari.
Bien erdian, sareko Mintzanet dago, bere web guneko plataformaren bidez zein Skype bidez elkarrizketak kudeatzeko. Esaterako, Etxepare Euskal Institutuko irakurletzetako ikasleek euskal sortzaileekin hitz egiteko aukera dute “Euskal Sortzaileak Sarean” programaren bitartez, Mintzanet baliatzen duena elkarrizketak burutzeko.
Maramara* taldea enpresak kudeatzen du, eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren laguntza jaso du.