MIPCOM: Basque Audiovisual

Euskara. Kultura. Mundura.

MIPCOM: Basque Audiovisual
  • 11
    Urr 2021
    14
    Urr 2021
    Cannes

Iaz modu digitalean, eta aurten, aurrez aurre. Mipcom azokan elkartuko dira telebista industriaren ehunka ekoizle astelehenetik aurrera eta ostegunera arte, urriaren 11tik 14ra, Cannesen. Euskal Herriko zenbait ekoiztetxe Basque Audiovisual erakusmahaian izango dira beste urte batez.

Askotariko bilerak egiteko baliatzen dute azoka parte hartzaileek, horrela beste herrialde batzuetako profesionalekin saretuz. Hala ere, edizio digitala ere izango du azokak, parte hartze telematikoen bidez.

Aurreko edizioetan bezala, Basque. Audiovisual.-ek katalogo bat jarri du azokan dauden ikus-entzunezko sektoreko profesional guztien eskura, Euskadin Zineuskadiren laguntzarekin egindako proiektu ugarien erakusleiho gisa. Katalogo horrek agerian uzten du euskal sektorea sormen-une onean dagoela, osasun-egoerak eragindako zailtasun guztiak gorabehera.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu