MIPTV 2021: Basque. Audiovisual.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
12Api 202116Api 2021Cannes
Cannesko MIPTV nazioarteko telebista azokaren aurtengo edizioa digitala izango da, hau da, sarean burutuko da egitarau osoa apirilaren 12tik 16ra bitartean eta, beste behin, zenbait euskal enpresak parte hartuko dute. Etxepare Euskal Institutua, Zineuskadi eta Eiken-ek (Basque Audiovisual and Digital Content Cluster), elkarlanean sortutako Basque Audiovisual izenarekin, gune propioa izango dute beste behin.
MIPTV munduko telebista eta media merkatu garrantzitsuenetakoa da eta entretenimendu digitaleko sektorearen nazioarteko eragile garrantzitsuenen topagunea. Hori dela eta, merkatu hau aukera bikaina izaten da erosleekin kontaktuak egin eta sektorearen nazioartekotzea sustatzeko.
Aurten EITB, New Digital Media Euskadi, Orkestra Studio, Spain Expressive Media Projects eta Extrapictures SL-k parte hartuko dute azokan. Merkatu honetan parte hartzeak euskal produktuak saldu, ekoiztu, ezagutzera eman eta nazioartekotzeko aukera eskaintzeaz gain, beste herrialdeetako sortzaile, ekoizle, banatzaile eta ikus-entzunezko eta eduki digitalen balio kate osoan parte hartzen duten profesionalekin bat egitea ahalbidetzen du.
Hori dela eta, Etxepare Euskal Institutua, Zineuskadi eta Eiken-ek helburu bezala jarri dute euskararen lurraldearen promozioa, Euskal Herria nazioarteko ekoizpen gune bezala aurkeztuz eta etorkizunera begira egin daitezkeen filmaketetarako loturak ere bilatuz.