Miren Agur Meabe euskal idazlea Miami Book Fair azokan izango da
2016/11/17
Euskara. Kultura. Mundura.
Larunbat honetan, azaroaren 19an, Miami Dade Collegek antolatutako Miami Book Fair literatura azoka garrantzitsuak ateak irekiko ditu, eta azaroaren 20ra bitartean eragile ezberdinentzako ezinbesteko topagune bilakatuko da programatutako ekintza guztietan. Urtero legez, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz euskal literatura ere izango da bertan, eta Miren Agur Meabe idazleak azokan parte hartuko du.
(...)

Bere parte-hartze ezberdinen artean lehena hilaren 19an bertan izango du Meabek, “ Un mundo de lectores: lectores para el mundo” mintegiaren baitan, Afonso Cruz (Portugal) eta Alejandro Palomas (España) idazleekin batera eta Fanuel Hanán Díaz (Venezuela) moderatzailearekin: ¿De qué hablamos cuando hablamos de literatura juvenil?.
Azaroaren 20an, aldiz, "Novelar el pasado y el presente" hitzaldia eskainiko du Raúl Tola eta Eusebio Gómez-ekin batera. Egun berean, arratsaldez, “Lectura de viva voz”ekimenean hartuko du part, urtero azokak eskaintzen duen irakurketa saioan, hain zuzen.