Miren Arzalluz Instituto Cervanteseko zuzendariarekin bildu da

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-02-22

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Miren Arzalluz, Instituto Cervanteseko zuzendari berriarekin, Juan Manuel Bonetekin, bildu da gaur Madrilen bi erakundeen arteko harremana berritu eta sendotzeko asmoz.

Instituto Cervantesen egoitza nagusian burutu den bileran orain arte egindako bidea baloratu eta elkarlanerako bide berriak aztertu dituzte. Era berean, bi erakundeentzat interesa duten hainbat proiektu jorratu dituzte.

Azken urteetan Etxeparek eta Cervantesek euskara eta euskal kultura sustatu eta hedatzeko hainbat proiektu gauzatu dituzte elkarlanean, 2011 urtean bi erakundeen artean sinatutako hitzarmenari esker.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu