MMVV-en 36. edizioan parte hartzeko deialdia ireki dute
2024/01/22
Euskara. Kultura. Mundura.
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 36. edizioa irailaren 18tik 21era egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Horretarako, galdetegi hau bete behar da.
Bi ildo nagusi ditu Mercat de Música Viva de Vic -ek: MV programazioa, profesionalei zuzendutakoa, eta Jaialdia, publiko zabalari zuzendutako programazioa.
Antolakuntzak aukeratuko dituen proposamen artistikoen artean Euskal Herriko proposamenek ordezkaritza izaten dute Basque. Music. plataformari esker.
Basque. Music. Showcase
Basque. Music. -ek showcase bat antolatzen du urtero MMVV-ko azoka profesionalean. 2022tik kontzertu hauek programazio ofizialean antolatzen dira.
MMVV-en antolakuntza arduratuko da aurkeztutako proposamen guztien artean aukeraketa egiteaz. Aurreko edizioetan Amorante, Merina Gris, Maite Larburu, Ekiza, La Basu, Lumi, Idoia edo Chill Mafia bezalako taldeek parte hartu dute Basque. Music. showcase-an.
Basque. Music.-ek bere gain hartuko ditu emanaldi hau burutzeko ordaindu beharreko gastuak (bidaia, etab.).
BASQUE. MUSIC. Musika Bulegoak koordinatzen duen eta Etxepare Euskal Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza duen egitasmoa da. Honen helburua da euskal sormen-, kultura- eta arte-eszenatokiaren eta haren kultura- eta sormen-industrien nazioarteko sentsibilizazioa eta ikusgarritasuna areagotzea da.