MMVV: Maite Larburu + Merina Gris
Euskara. Kultura. Mundura.
-
14Ira 2023
Vic
Mercat de Música Viva de Vic-en 35. edizioko programazio ofizialen bi euskal taldek parte hartuko dute Basque. Music. Plataformaren eskutik.
Irailak 14
Carpa Atlántida/ 18:15
Donostiako hiru gaztek osatzen dute Merina Gris: Sara, Julen eta Paskal. 2020an beren indar sortzaileak batzeko erabakia hartu zuten. Musika estiloari dagokionez, Merina Grisekoek “pop zakarra” deitzen diote beren musikari. 2022an ‘Zerua orain’ diskoa kaleratu zuten.
Irailak 14
L’ Atlántidako Sala 3/ 20:30
Maite Larburu biolinistak Europa erdialdeko antzinako musika generoko talde esanguratsuenekin egin du lan azken 15 urteetan zehar. Larburu oso musikari polifazetikoa da, izan ere, biolinaz gain, gitarra jotzen du eta abeslaria da ere. Neighbor taldearekin bi disko plazaratu ondoren, bakarkako bideari ekin zion 2020an. Carlos Taroncher klarinete jotzailearekin eta Karlos Arancegui bateria-jotzailearekin batera, Krak (Zart, 2021) diskoa aurkeztuko dute zuzenean.
MMVV-eko 35.edizioa 2023ko irailaren 13tik 16ra egingo da. Musikaren sektorea dinamizatzeko eta elkartzeko gune izaten jarraituko du, zuzeneko musikaren proposamen berrien bozgorailu gisa duen funtzioan arreta jarriz. Programa osoa MMVV-en webgunean kontsulta dezakezu.