Monkey Week: Magia Bruta eta Maraca Diablo
Euskara. Kultura. Mundura.

-
24Aza 202226Aza 2022
Sevilla
Datorren azaroaren 24tik 26era, Alhambra Monkey Week jaialdiaren 14. edizioa egingo da Sevillan. Ezinbesteko egunak dira musika independentearen egutegian, eta, aurten ere, euskal musika entzuteko aukera izango da, Euskal Herriko musika kanpoan zabaltzeko BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako emanaldiei esker.
Magia Bruta eta Maraca Diablo taldeek bi showcase eskainiko dituzte jaialdia zehar BASQUE. MUSIC.-en eskutik, azaroaren 25 eta 26an, hurrenez hurren, Fundación Sgae eta Plaza agertokietan.
Ohiko DICE Monkey Week PRO jardunaldi profesionalak ere izango dira Sevillako Santa Clara espazioan. Bertan, hainbat gaien inguruko hitzaldiak, mahai-inguruak, elkarrizketa publikoak, topaketak, networking saioak, koktelak eta profesionalentzako eta artistentzako beste proposamen batzuk izango dira.