Monkey Week: Oki Moki + Chill Mafia

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 17
    Aza 2021
    20
    Aza 2021
    Sevilla

Datorren azaroaren 17tik 2Ora, Monkey Week jaialdiaren 13. edizioa antolatuko da Sevillan. Ezinbesteko egunak dira musika independentearen egutegian, eta, aurten ere, euskal musika entzuteko aukera izango dugu. Euskal Herriko musika kanpoan zabaltzeko BASQUE. MUSIC. plataformak hainbat ekintzaren bidez hartuko du parte jaialdian.

BASQUE. MUSIC. plataformak babestuta, Chill Mafiak eta Oki Moki taldeak zuzeneko bina kontzertu eskainiko dituzte.

2020an ez bezala aurten aurrez aurre antolatuko dira kontzertuak. Cartuja Center Cite izango da emanaldiak antolatuko diren gune berria.

Ohiko Monkey Week PRO jardunaldi profesionalak ere antolatuko dira, eta gai interesgarrietan jarriko du arreta: Music Supersor-ek musikaren-merkatuan duten garrantzia, Europako industriarekin loturak estutzeko beharra, eta NFT edo tokens ez-suntsikorrak bezalako negozio-bide berrietan nola sartu. Horretaz gain, artistei eta profesionalei soilik zuzendutako jarduerak: mahai-inguruak, tailerrak, topaketak, speed meetings saioak, etab.

 

Chill Mafia

Oki Moki

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu