Artzain Onaren Kapera Historikoa: Trio Zukan + Quasar Quartet

Euskara. Kultura. Mundura.

Artzain Onaren Kapera Historikoa: Trio Zukan + Quasar Quartet
  • 20
    Urr 2021
    Montreal

Trío Zukan taldeak, Maria Zubimendi, Gorka Catediano eta Jon Ansorenak osatzen dutena, kontzertua eskainiko ditu urriaren 20an Montreale, bertako Quasar Saxophone Quartet taldearekin.

Emanaldia Artzain Onaren Kapera Historikoan izango da, eta Saison Québec – Pays Basque 2021-2022 egitasmoaren baitan antolatu da.

Sortzaile euskaldun zein quebectarren lanez osaturiko kontzertu-programa izango da bi taldeek eskainiko dutena. Zukanek Mikel Chamizo eta Zuriñe F. Gerenabarrenaren lanak eskainiko ditu kontzertuan, eta Quasarrek Bertrand Dubedoutena. Baina horiez gain, erabateko bi estreinaldi ere izango ditu ekitaldiak.

Montrealgo kontzertua Gasteizen errepikatuko dute bi taldeek azaroaren 15ean Musikagileak Musika Garaikidearen Zirkuituan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu