Mundu osoko musikak bat egingo du bihartik aurrera WOMEX azokan
Euskara. Kultura. Mundura.
WOMEX azoka ibiltariak, munduko musiken nazioarteko azokarik garrantzitsuenak, 20 urte beteko ditu aurten. 2014ko edizioa urriaren 22tik 26ra bitartean burutuko da Santiago de Compostelan, eta ohi bezala, euskal musika ere bertan izango da, Etxepare Euskal Institutuaren partaidetzarekin.
Alde batetik Korrontzi, Oreka TX eta DJ Makala taldeen kontzertuak eskainiko dira; eta beste aldetik, Euskal Herriko enpresa batzuk Euskadiko Sonuak stand-a izango dute eskuragarri. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Departamentuak sustatutako programa da Euskadiko Soinuak, musika sektoreko elkarte ezberdinekin lankidetzan; Etxepare Euskal Institutuaren partaidetza ere badu, kanpoko zabalkundeari dagokionez.
WOMEX munduko musikei eskainitako topaketa profesionala da, nazioarteko azokaz gain, kontzertuak eta showcase-ak antolatzen dituena. Topaketak 90 herrialde ezberdinetako 2.500 inguru ordezkari eta 1.260 enpresa espero ditu aurten, horien artean 800 programatzaile, 500 zigilu, editore eta banatzaile eta 300 kazetari inguru. Gainera, DJ Womex Summit topaketa, film emanaldiak edota 25 herrialdetako 80 adituen hitzaldiak eta aholkularitza saioak ere eskainiko dituzte azokan.