Musika Independentearen sariengatik lehiatu nahi? Izen ematea zabalik!

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-02-11

Musika Independentearen Sariak bueltan dira 7. edizioarekin, eta hautagai izateko izen emate epea zabalik dago otsailaren 9tik 27ra. Ekimenak jasotzen dituen 26 sarien artean, euskarazko diskorik onena saritzen da, eta bertan lehiatzeko hautagaitzak premiosdelamusicaindependiente.com atariaren bidez kudeatu behar dira. Iazko adizioan Oreka TX taldeak eskuratu zuen Euskarazko Disko onenaren Etxepare Saria, euren azken lanari -Silex - esker.

Musika Independentearen Sariak 2014an lanak argitaratu dituzten eta lehiaketaren oinarriak betetzen dituen bakarlari edota talde orori zuzenduta daude. Gainera, kategoria profesionalen barne dauden musikagintzako profesionalek hartu dezakete parte.

Musika Independentearen Sariak 2009.urtean sortu ziren,  produkzio independenteen dibertsitate eta kalitate artistikoa onartu eta aditzera emateko xedearekin. Musika eta sortze prozesua publikoari gerturatzeko helburua ere badute sariok, eta urtero herrialde ezberdinen bati arreta berezia jartzen zaio. Honako honetan, Costa Rica izango da.

Musika Independentearen Sariak bueltan dira 7. edizioarekin, eta hautagai izateko izen emate epea zabalik dago otsailaren 9tik 27ra. Ekimenak jasotzen dituen 26 sarien artean, euskarazko diskarik onena saritzen da, eta bertan lehiatzeko hautagaitzak premiosdelamusicaindependiente.com atariaren bidez kudeatu behar dira. Iazko adizioan Oreka TX taldeak eskuratu zuen Euskarazko Disko onenaren Etxepare Saria, euren azken lanari -Silex - esker.

Musika Independentearen Sariak 2014an lanak argitaratu dituzten eta lehiaketaren oinarriak betetzen dituen bakarlari edota talde orori zuzenduta daude. Gainera, kategoria profesionalen barne dauden musikagintzako profesionalek hartu dezakete parte.

Musika Independentearen Sariak 2009.urtean sortu ziren,  produkzio independenteen dibertsitate eta kalitate artistikoa onartu eta aditzera emateko xedearekin. Musika eta sortze prozesua publikoari gerturatzeko helburua ere badute sariok, eta urtero herrialde ezberdinen bati arreta berezia jartzen zaio. Honako honetan, Costa Rica izango da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu