Musikari euskaldunak "Mercat de Música Viva de Vic" jaialdian
2014/08/21
Euskara. Kultura. Mundura.
Mercat de Música Viva de Vic jaialdiak irailaren 18an irekiko ditu ateak, eta aurten bi euskal taldek hartuko dute parte bertan: Oreka TX eta Kepa Junkera. Lehenengoek euren azken lana, Silex, aurkeztuko dute; eta Junkerak bere trikitixa doinuak eramango ditu Vic-era, Sorginak taldeko partaideez lagunduta.
Aurten 26. Edizioa izango da musika industriako profesionalak batzen dituen ekimenarentzat, eta urtero bezala, egitarau zabala prestatu dute lau egunetarako: hiri osotik zehar ikus daitezke kontzertuak, musika genero ezberdinetakoak. Gainera, MVLAB gunea ere antolatuko da Vic-en, musika arloko programatzaileak, erakundeak, jaialdiak, enpresak, agentziak, disko-etxeak eta profesionalak batzen dituen espazioa.
Esan bezala, OrekaTXk Silex diska aurkeztuko du, txalapartaren alde tradizional eta modernoa uztartzen dituena. Kepa Junkerak laster beteko ditu 35 urte oholtza gainean, eta proiektu honetan bere musikaren mamia dena islatu nahi izan du, baita trikitixari omenaldia egin.