Mussche eleberriaren japonierarako itzulpena, Nami Kanekok egindakoa, Japoniako Itzulpen Sariko finalista
Euskara. Kultura. Mundura.
Kirmen Uriberen “Mussche” eleberriaren japonierarako itzulpena, Nami Kaneko itzultzaileak zuzenean euskaratik egindakoa eta Etxepare Euskal Institutuak diruz babestu zuena, Japoniako Itzulpen Sariko (Best Translation Award) bost finalisten artean dago. Saria 2015ean hasi zen, beraz aurtengoa emango duten bigarren aldia izango da. Epaimahaiak apirilaren 11an jakinaraziko dugu emaitza.
Hasierako hautagaiak hamabost iburu izan ziren: irakurleen boto gehien irabazitako zituzten hamar liburu, gehi bost itzultzailek osatutako epaimahaiak gomendatutako beste bost. Horietatik bost geratu dira finalista, eta horietako bi iaz saria eskuratu zuen Hakisui Sha argitaletxekoak dira; horietako bat “Mussche” da.
Hauxe da finalisten zerrenda:
“Strana proiskhozhdeniia”, Dmitrii Bakin. Itzulpena: Shun´ichiro Akikusa.
“Solibo magnifique”, Patrick Chamoiseau. Itzulpena: Ryoko Sekiguchi.
“The Crazyladies of Pearl Street”, Patrick Honnoré Trevanian. Itzulpena: Kaori Ekuni.
“The Magician on the Footbridge”, Wu Ming-yi. Itzulpena: Kentaro Amano.
“Mussche”, Kirmen Uribe. Itzulpena:: Nami Kaneko.