´Nafarroa 1936´ Habanako Unibertsitatean ikusgai egongo da

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-04-11

Habanako (Kuba) euskara eta euskal kultura irakurletzak antolatuta, Jose Ramon Urtasun iruindarraren “Nafarroa 1936” erakusketa ikusgai egongo da bertako unibertsitatean apirilaren 3tik 31ra. Erakusketa, Habanako irakurle Joseba Sarrionandiaren ekimenez gauzatu dena, Arte eta Letren fakultatean eta Iraultzaren Plazako Galerian ere ikusi ahal izango da.

Bilduma Nafarroako errepresio frankista islatzen duten 36 lanez osatuta dago. Irudi guztiek gertakari historikoak erakusten dituzte, eta lan esanguratsua egiten dute memoria historikoaren berreskuratze eta zabaltzearen alde. Ikusmin handia sortu du Kuban, izan ere gertakari horiek garrantzi berezia dute herrialdera ihes egindako euskaldunen oinordekoentzat.

Irekieran 200 pertsona inguruk hartu zuten parte, Euskal Herritik etorriak zein Kubatarrak. Beatriz Lafitaren “El arte y la guerra” (Artea eta gerra) sarreraren ondoren, erakusketaren egileak berak “Pintura y memoria histórica” (Pintura eta memoria historikoa) hitzaldia eskaini zuen.

Maiatzean hiri bereko La Casa de la Bombilla lokalean egongo da ikusgai erakusketa.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.