´Negu Hurbilak´ filmak epaimahaiaren aipamen berezia jaso du Locarnoko nazioarteko zinema jaialdian

Euskara. Kultura. Mundura.

2023-08-14

Locarno Film Festival abuztuaren 2tik 12ra gauzatu den Europa mailako jaialdi handienetarikoa da. A klaseko jaialdi honen 76. edizio honetan ‘Negu Hurbilak’ filmak mundu mailako estreinaldia izateaz gain epaimahaiaren aipamen berezia jaso du zinemagile hasiberriei zuzendutako ‘Cineasti del Presente’ sailean.  

‘Negu Hurbilak’ Ekain Albitek, Adrià Rocak, Nicolau Mallofrék eta Mikel Ibargurenek osatutako Colectivo Neguk zuzendutako film euskaldun-catalana da eta Maluta films eta Cornelius Films dira produktoreak. Autoreak Bartzelonako ESCAC zinema eskolako ikasleak dira eta hau euren lehen film luzea da. Negu Hurbilak, Negu Kolektiboaren opera prima, bi urtez aurrekontu txikiarekin filmatutako filma da. Jone Laspiur da filmeko aktore profesional bakarra, eta gainerako parte-hartzaile guztiak Zubietako (Nafarroa) bizilagunak dira.  

2010 urtean Zubietako herrian euskal gatazkaren testuinguruan kokatzen den ihesaldi baten istorioa kontatzen du. Zuzendarien esanetan, epaimahaiaren saria “egun hauetako esperientzia biribiltzeko modua da. Hemen egotea saria zen, eta uste dugu aitortza honek ate asko irekiko dizkigula etorkizunari begira”.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu