Artistas en Ruta: Neomak
Euskara. Kultura. Mundura.
-
18Mar 2023Madrid
AIE erakundeak antolatzen duen ‘Artistas en Ruta’ estatu mailako zirkuituaren 2023ko lehendabiziko zikloan parte hartzeko aukeratuak izan dira Airu, Neomak eta Kulto Kultibo taldeak.
Neomak martxoaren 18an, Teatro del Barrio aretoan (Madrid) eskainiko du kontzertua.
Artistas en Ruta zikloaren helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlarik hartu dute parte zirkuituan orain arte; Anita Parker, Ekiza, La Furia, Nøgen, Kepa Junkerak, Dupla eta Idoia, besteak beste.Ziklo honek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza jasotzen du.
Neomak trikitixa tradizionalaren soinu organikoa eta teknologia berriek eskainitako doinu elektronikoak uztartzen ditu, orain arte ezarritakoa hautsiz. Zazpi emakume gazte dira, tradizioko istorio zaharrak kantu berri bihurtzera eta ikuslearen erraiak astintzera datozenak, eta lehen disko honekin, kontzertu soil batez gain, ikuskizun osatu batekin eta esperientzia berezia helarazteko helburua dute. Neomak izena, grezieraz "ilargi berriak" esan nahi du. Taldeak izen bera aukeratu du bere lehen diskoarentzako.