Nola bizi dute Euskara irakurletzetako ikasleek?

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-05-17

Beste urtebetez, Etxepare Euskal Institutuak eta Aurten Bai Fundazioak ‘Aurten, euskaraz bai!’ lehiaketa jarri zuten abian, nazioarteko irakurletzetako ikasleei zuzenduta. Irabazleak - Ádam Rósza, Budapesteko ELTE unibertsitateko ikaslea-  Zornotzako Barnetegian egonaldia egin ahal izango du, bidaia eta egonaldi gastuak barne, irakurletzetako beste 23 ikaslerekin batera.

Parte hartzeko ikasleek euskararen inguruko idazlanak aurkeztu dituzte, eta ez da lan erraza izan denen artean irabazlea hautatzea. Jarraian, idazlan horietako hainbat pasarte irakurri ditzakezue:

(...)

Beste urtebetez, Etxepare Euskal Institutuak eta Aurten Bai Fundazioak ‘Aurten, euskaraz bai!’ lehiaketa jarri zuten abian, nazioarteko irakurletzetako ikasleei zuzenduta. Irabazleak - Ádam Rósza, Budapesteko ELTE unibertsitateko ikaslea-  Zornotzako Barnetegian egonaldia egin ahal izango du, bidaia eta egonaldi gastuak barne, irakurletzetako beste 23 ikaslerekin batera.

Parte hartzeko ikasleek euskararen inguruko idazlanak aurkeztu dituzte, eta ez da lan erraza izan denen artean irabazlea hautatzea. Jarraian, idazlan horietako hainbat pasarte irakurri ditzakezue:

 

“Klasean Euskararen egoera bereziak buruz ikasi ditugu. Mugak zailak erronka bat dira Euskararentzat, baina pozik nago Euskara beste herrialde batzuetan sustatelaz, hemen bezala, Irlandan.”

Toby Lior Carmel - University College Cork

 

“Ez dakit noiz entzun nuen lehen aldiz Euskal Herriari buruz. Jadanik txikitan euskaldunek Pirinioen askatasuna gura zutela entzun nuen, baina inoiz ez nuen gogoan izan nor ziren, nola bizi ziren edo nolakoak ziren. Geroago jakin izan nuen euskara hizkuntza berezia eta oso antzinekoa zela. Eta, filologia ikasten hasi nintzenean, euskara ikasteko gogoa piztu zitzaidan.”

Ilia Haritonov – Lomonosov Moscow University

 

“Berari hizkuntzalaritza ere gustatzen zaio. Jakinmin handiko neska da eta euskara ikasi nahi du. Euskara ez da hizkuntza normala. Hark uste du zoragarria dela. Gizakiak hitzekin magia sortu ahal du. Euskara bere hizkuntzaren oso bestelakoa da; euskara hizkuntza guztien oso bestelakoa da!

Jakinmina hitza polita da, mina eta jakin hitzekin jolasten da. Eta modu berean jolasten dira maitemina, herrimina, bihozmina… Hitz berria sortu nahi duzu? Imajinatu -tegi bat (un lugar), orain loreak pentsatu. Lorategia, ikusi duzu? Bai, non egiten duzu lan? Lantegian, ezta? Non egiten duzu kirola? Kiroldegian. Non ikasten dute umeek? Ikastegian. Nora joango da udaroan ikasle hau? Barnetegira!!”

Agata Szulikowska- Adam Mickiewicz University of Poznań

 

“Euskaldunen hizkuntza lorategia bezalakoa da; barruan lore asko eta beste landereak hazten dira eta. Hura ez da lorategi formala bide perfektuekin eta landare monotonoekin, desberdintasunaren ospakizun amaigabea baizikm (…). Lorategian non-nahi landare ezberdinak aurkitu ahal ditugu. Ezingo dizkizuet denak azaldu, beraz zuen buruan irudiak beste nolabait osatu behar dituzue. Lorategi hori non dagoen galdetzen badidazue, jakin euskaldunen artean bakoitzak leku eder hori  barruan daukala, eta egunero bisitatu eta zaindu ahal du. Etorri hona zuek ere!”

Beatrix Faerber- University College Cork

 

 

“Niri nire familiarekin denbora pasatzea asko gustatzen zait. Urtero, oporretan Baltikozko itsasora joaten gara. Baina aurten barnetegira joan nahi dut, jende interesgarria ezagutu eta euskara hitz egin nahi dut. Gainera, hurrengo urtean Valenciara joango naiz erasmus eta oso pozik nago. Aupa eta laster arte!”

Kasia Bartkowiak- Adam Mickiewicz University of Poznań

 

 

“Azkenean  euskaraz pentzatuko dugu dena. Nola? Euskaraz irakurriz, amtes eginez, hitz eginez zaragenia izango da. Jendeak ulertuko digu? Ez dakigu baina guk aleginak egingo ditu. Uste dugu Zornatzan festa zorograrriak izango direla eta ardo ederra edango dugula ere. Ardo baso batekin, zornotzarrek ulertuko gatuzte eta gero, bi basoekin hobeto. “

Marco Castrillon- UNED

 

“Gernika eta Varsovia bat dira orain nire bihotzan.

AURTEN BAI, Euskal Herrira joan nahi dut , euskera ondo ikasi eta gernikako gazte hoiekin hitzegin, gure aiton-amonen esperientziak elkarbanatu eta orainaldia bakean eraiki. Agian elkarrekin proiektu bat antolatu ahal dugu gure hirietako gazteek esperientziak elkarbanatzeko eta tragediaren gainetik pasa diren zubi berriak eraiki.

Gure aiton-amonek merezi dute.”

Barbara Kowalczuk- University os Warsaw

 

 

 

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.