Norabideak: Amets Arzallus

Euskara. Kultura. Mundura.

Norabideak: Amets Arzallus
  • 17
    Mai 2023
    19
    Mai 2023
    Leipzig / Berlin

Etxepare Euskal Institutuak Berlineko Freie Universitatean eta Leipzigneko Unibertsitatean kudeatzen dituzten irakurletzen baitan, bertako euskara eta euskal kulturako irakurleek ‘Norabideak: hizkuntzen arteko zubiak’ euskal literatura sustatzeko bi jardunaldia antolatu dituzte Leipzigeko Unibertsitatean eta Literaturhaus Berlinen, Institutuaren laguntzarekin.

Norabideak proiektuaren baitan kokatzen da, euskaratik alemanera eta alemanetik euskarara egindako literatura itzulpenak ditu abiatu. Kulturen eta hizkuntzen artean zubiak eraikitzeko helburua du egitasmoak.

Ihesaren eta erbesteko istorioei buruzko esperientzien partekatzea izango da jardunaldiaren gai nagusia. Migratzaile, erbesteratu eta errefuxiatuen bizipenak hainbat ahotsen bitartez kontatzea izango da jardunaren xedea. Amets Arzallus bertsolari, kazetari eta idazlea izango da Euskal Herriko gonbidatua, eta bere ‘Miñan’ liburua aurkeztuko du.

‘Miñan’ eleberria (2019, Susa) Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Gineatik Euskal Herrira egindako bidea kontatzen du bertan, desagertutako anaiaren bila egin zuena. Hamar hizkuntzatara itzuli da liburua, horien artean, alemaniera. Liburuak Zilarrezko Euskadi Saria irabazi zuen 2020an.

Maiatzaren 17an Leipzigeko unibertsitatean izango dira Amets Arzallus eta Raul Zelik itzultzailea liburuaren itzulpen-prozesuari buruzko gogoetak partekatzen. Hitzaldia 15:00etan hasiko da, eta online jarraitzeko aukera ere egongo da.

Bigarren ekitaldia maiatzaren 19an egingo da, arratsaldez, Berlineko Literaturhausen:

17:30etan -  Aurkezpena: ekitaldian jorratuko diren narrazio ekimenak ezagutzeko espazioa.  

  • Mitelmeer monologue’ (Michael Ruf, 2020). Mediterraneo itsasoa zeharkatzeko arriskua hartu dutenen bizipenak kontatzen ditu bakarrizketen bidez.
  • In our own words’ liburua. Alemanian errefuxiatuak izandako emakumeen bizipenak eta tesigantzak jasotzen dira bertan.
  • Nine days on the roof’ (Denise Garcia Bergt, 2014) dokumentala. Errefuxiatu talde batek Gerhard- Hauptmann eskolaren okupazioaren nondik norakoak kontatzen ditu filmak.
  • ‘Miñan’ eleberria (Amets Arzallus, 2019).

18:00etan – Mahaingurua: Amets Arzallus (‘Miñan’), Michael Ruf (‘Mitelmeer monologue’), Adam Bahar eta Jennifer Kamau.

19:30etan – ‘Miñan’ liburuaren errezital eleanitza (euskaraz, alemanez eta ingelesez).

‘Norabideak’ ekimena

Etxepare Euskal Institutuak atzerriko unibertsitateetan duen irakurletza-sareko Amaia Orbe (Leipzig University) eta ta Maddalen Subijana (Freie Universität) irakurleek sortu zuten ‘Norabideak’ 2022an. Proiektuak euskarazko eta alemanezko literaturen artean egiten diren itzulpenak ditu ardatz, bi hizkuntzen eta kulturen artean zubiak eraikitzeko helburuarekin. Iaz, W.G. Sebald idazlearen ‘Austerlitz’ eleberria aurkeztu zen Idoia Santamaria itzultzailearekin. Aurten, kontrako norabidea hartuko du ekimenak; hots, alemanera itzulia izan den euskarazko azken literatur lana aurkeztuko da, Amets Arzallusen eta Ibrahima Balderen Miñan, hain zuzen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu