ON, Niña Coyote eta Chico Tornado, Rubia eta Maizenita talde euskaldunak hautatu dituzte Artistas en Ruta-rako

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-10-06

Atzo, urriak 5, Artistas en Ruta egitasmoko 2016ko lehen seihilekoan parte hartuko duten taldeak hautatu ziren, eta horien artean 4 euskal talde daude.

AIE-k eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako hitzarmenari esker  ON -Pello Ramirez eta Xabier Zeberioren azken proiektua-, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Rubia rock taldea hautatu dituzte, eta gainera “Maizenita” Lander Egaña flamenko abeslari Bilbotarra ere aukeratu dute.

Zuzeneko musika estatu mailan sustatzeko xedea duen Artistas en Ruta programak urtean sei hilabeteko bi denboraldi hartzen ditu bere baitan, eta zuzeneko emanaldiak eskaintzen dituzten lokalekin elkarlanean antolatzen ditu. Fase bakoitzerako taldeak, Estatuko ordezkari anitzek osaturiko epaimahai batek aukeratzen ditu aldez aurretik.

Artistas en Ruta-z gain, AIEk beste lan ildo batzuk ere irekitzen ditu, eta programan parte hartu duten musikarietatik batzuk hautatzen ditu beste zirkuitu batzuetan ere parte har dezaten. Horrela, AIE eta DÓrfeu-ren elkarlanari esker, Xabi Aburruzaga euskal trikitilaria biran egongo da OuTonalidades zirkuitu barruan, Portugalen. Guztira, hiru kontzertu eskainiko ditu:   Tondela (azaroak 13), Penedono (azaroak 14) eta Famalicão da Serra (azaroak 15).

 

Atzo, urriak 6,  Artistas en Ruta egitasmoko 2016ko lehen seihilekoan parte hartuko duten taldeak hautatu ziren, eta horien artean 4 euskal talde daude.

AIE-k eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako hitzarmenari esker  ON -Pello Ramirez eta Xabier Zeberioren azken proiektua-, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Rubia rock taldea hautatu dituzte, eta gainera “Maizenita” Lander Egaña flamenko abeslari Bilbotarra ere aukeratu dute.

Zuzeneko musika estatu mailan sustatzeko xedea duen Artistas en Ruta programak urtean sei hilabeteko bi denboraldi hartzen ditu bere baitan, eta zuzeneko emanaldiak eskaintzen dituzten lokalekin elkarlanean antolatzen ditu. Fase bakoitzerako taldeak, Estatuko ordezkari anitzek osaturiko epaimahai batek aukeratzen ditu aldez aurretik.

Artistas en Ruta-z gain, AIEk beste lan ildo batzuk ere irekitzen ditu, eta programan parte hartu duten musikarietatik batzuk hautatzen ditu beste zirkuitu batzuetan ere parte har dezaten. Horrela, AIE eta DÓrfeu-ren elkarlanari esker, Xabi Aburruzaga euskal trikitilaria biran egongo da OuTonalidades zirkuitu barruan, Portugalen. Guztira, hiru kontzertu eskainiko ditu:   Tondela (azaroak 13), Penedono (azaroak 14) eta Famalicão da Serra (azaroak 15).

 

Irudia: Xabier Zeberio eta Pello Ramirez-DNA

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu