Opowiadania Short Story Festival: Uxue Apaolaza
Euskara. Kultura. Mundura.
-
04Ira 2021Wroclaw
Uxue Apaolaza izan da aurtengo euskal idazle gonbidatua Wroclaw hiriko Opowiadania Short Story jaialdian. Irailaren 4an, arratsaldeko 18:00etan egingo ditu irakurraldiak. Bi testu eramango ditu poloniar hirira. Bata, ‘Beldurrezko nobela amerikanoa idatzi nahi nuen’. Bestea, ‘Bueltak’. Apaolazak zuzenean euskaraz irakurriko du eta parte-hartzaileek polonierazko itzulpenak izango dituzte pantaila batean.
Prosa laburraren inguruko jaialdia da Wroclaw-ko Opowiadania. Forma narratiboen ezohiko aurkezpenak eskaintzen ditu, literaturak beste diziplina artistikoetan duen eragina aztertzen du, autore eta audientziaren arteko harremana ahalbidetzen du, eta, era berean, atzerriko autoreen eta Poloniakoen arteko esperientzien elkartrukeak bilatzen ditu.
Uxue Apaolaza Larrea (1981, Hernani), Historian lizentziaduna da. Ipuin-liburu bat (Umeek gezurra esaten dutenetik, 2005, Erein) eta nobela bat (Mea culpa, 2011, Elkar) argitaratu ditu. Horietako lehena gaztelaniaz eta katalanez kaleratu zuen Godall argitaletxeak. Bere ipuinak hainbat antologiatan argitaratu ditu: Ultrasounds: Basque women writers on motherhood (2014, University of Nevada), Pomes perdudes : Antologia de narrativa basca moderna (Tigre de Paper, 2014) eta Leyendo - once escritos literarios sobre la lectura (2018, Meettok). Euskal Herriko hainbat komunikabidetan kolaboratu du. Helduei euskara irakasten egiten du lan eta, eta itzultzaile lanetan ere aritzen da.