Oreka TX taldearen "Silex" Euskarazko Album Onena Musika Independentearen Sarietan

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-06-11

2014ko Musika Independentearen sari banaketa atzo izan zen Madrilen, eta Oreka TX izan zen garaile Euskarazko Album Onenaren Etxepare Sarian, Silex beren azken diskoari esker. Iaz Betagarri taldeak eskuratu zuen Etxepare Euskal Institutuaren babesaz ematen den saria.

Entzuleek finalista hauen artean banatu zituzten euren bozkak: Astiro, Urtz taldearena, Beste Hogei, Jabier Muguruzarena, Hautsi…eta izan zaitez zu, Damba taldearena,  Ken Zazpi & Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Silex, Oreka Tx taldearena. Azken horien txalaparta izan da entzuleen gogokoena eta bart Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariaren eskutik jaso zuten saria.

Silex albumak orain arte sortutako lanak biltzen ditu eta harrizko txalapartaren soinuan oinarritzen da. Gainera, Kalakan, Alos Quartet eta We are Standard taldeen kolaborazioa ere jaso du.

Lehiaketaren testuinguru orokorrean Guadalupe Plata taldea izan gaueko protagonista, 4 kategoriatan lehen saria eskuratuta. Musika Independentearen Sariak 2009.urtean sortu ziren, produkzio independenteen dibertsitate eta kalitate artistikoa onartu eta aditzera emateko xedearekin. Musika eta sortze prozesua publikoari gerturatzeko helburua ere dute sariok.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu