Organik eta Ertza euskal konpainiak Fira Mediterrània Manresa azokan egongo dira
Euskara. Kultura. Mundura.
Ostegun honetan hasita, eta igandera arte, -urriak 15-18- Fira Mediterrània Manresa Kataluniako arte eszeniko eta musikako nazioarteko azokak ateak irekiko ditu. Etxepare Euskal Institutuak azoka garrantzitsu honetan Euskal kulturaren presentzia bultzatzeko duen hitzarmenari esker, aurten Organik eta Ertza konpainiak bertan egongo dira.
Ertzak, “El Show del espectador” ikuskizuna eramango du azokara, urriaren 17an. Ikuskizun baten barruko beste ikuskizun bat proposatzen du konpainiak, ikuslearen adimenean barrena bidaiatuko duena, dantza-antzerkiaren bitartez eta zuzeneko musikaz lagunduta. Horrela, ikusleak artearekiko duen ikusmoldea lantzen dute, aurreiritzi inkontzientetik abiatuta, kritika kontzientera iritsi arte.
Ornagik-ek, aldiz, “Txapeldun” ikuskizuna aurkeztuko du egun berean, eskupilotako txapeldun baten bizipenetan oinarritzen dena. Mugimenduaren bidezko gorputz-hizkuntza, hitza eta Kepa Junkeraren musika batzen dira ikuskizunean. Ez da lehen aldia izango konpainiarentzan Fira mediterránian, aurretik ere arrakasta lortu dute bertan “Carneros” ikuskizunarekin.
1998. urtetik burutzen den jaialdia da FIRA Mediterrànea Manresa -18. edizioa izango du hau- eta ikuskizunen sektoreak erreferente bilakatu dena. Bi ardatz nagusi ditu bere programazioak: tokian-tokiko kultura, eta munduko musika. Diziplina artistiko ezberdinak batzen ditu: ikusizko arteak, zirkoa, dantza, erakusketak, musika, narrazioa eta antzerkia.