Oskar Alegriaren Zumiriki filma Quebec-era iritsi da

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-11-22

Oskar Alegriaren azken filma, Zumiriki, Montrealgo Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian ari dira eskaintzen egunotan. Nazioarteko film luzeen sailean lehiatzen ari da beste film batzuekin batera.

Oskar Alegriaren azken filma, ZumirikiMontrealgo Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian ari dira eskaintzen egunotan. Nazioarteko film luzeen sailean lehiatzen ari da beste film batzuekin batera.

Nafar Pirinioetako basoetan borondatez isolatzen den pertsona baten istorioa kontatzen du Zumiriki dokumentalak, naturarekiko eta haurtzaroarekiko erlazioa berreskuratzea helburu duena, eta itxaronaldia duena ardatz. Oskar Alegria bera da filmaren protagonista; lau hilabetez isolatu baitzen baso erdiko etxola batean filmaketa egiteko, baratze bat, bi oilo eta 70 liburu lagun zituela. Izenburua ematen dion hitzak “ibaiko uharte” esan nahi du eta, hain zuzen, Alegriak haurtzaroan ezagutu eta presa baten eraikuntzarengatik urperatua gelditu zen uharte bati egiten dio erreferentzia. Filma dagoeneko, Veneziako mostran eta beste hainbat ekitalditan erakutsi da, arrakasta handia lortuz.

Azaroaren 21ean eskaini zuten lehenengo aldiz Alegriaren filma jaialdian, Cinéma Cineplex Odeon Quartier Latin aretoan. Oraindik ere beste saio bat gelditzen da, ordea: azaroaren 23an, larunbata, berriz ere egongo da Zumiriki ikusteko aukera, oraingoan Cinéma du Parc zentroko 2. aretoan, eguerdiko 13:15ean.

Montrealgo Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia, RIDM, Iparramerikako dokumentalgintzaren zitarik garrantzitsuenetarikoa da. Urtero, RIDM jaialdiak 150tik gora Kanadiar eta nazioarteko dokumental eskaini ohi ditu, eta 63.000tik gora bisitari erakartzen ditu urtero. Bertan 2014. urtetik antolatzen den topaketa profesionala, Forum RIDM izenekoa, Quebec-en dokumentalgintzaren esparruan dagoen topaketa bakarra da. Egitarauak, film estreinaldiez gain, atzera-begirakoak, eztabaidak eta jarduera paraleloak ere barne hartzen ditu.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu