Oxfordeko Unibertsitateko Forum for Iberian Studies kongresuak errealitatea eta fikzioaren arteko harremanak aztertuko ditu

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-06-19

Ekainaren 20 eta 21an burutuko da Forum for Iberian Studies kongresua Oxfordeko Unibertsitatean. Bi urtero egiten den topaketa honek Iberiar Penintsulako hizkuntza eta kulturen ikasketak ditu ardatz. 50tik gora aditu bilduko dituen 18. edizio honetan Kirmen Uribe izango da hizlari nagusietako bat.

Ekainaren 20 eta 21an burutuko da Forum for Iberian Studies kongresua Oxfordeko Unibertsitatean. Bi urtero egiten den topaketa honek Iberiar Penintsulako hizkuntza eta kulturen ikasketak ditu ardatz. 50tik gora aditu bilduko dituen 18. edizio honetan Kirmen Uribe izango da hizlari nagusietako bat.

Aurten errealitatea eta fikzioa kontzeptuak, eta hauek , historian zehar, Iberiar Penintsulako ekoizpen kulturaletan duten errepresentazioa izango ditu ardatz kongresuak. Batetik, kultur adierazpen edo adierazpen artistiko batek bizitza propioa hartu dezake eta errealitatea eta fikzioaren arteko izate batean bilakatu daiteke: pertsonaia literario bat, kondaira bat, diskurtso historiko bat… Bestetik, errealitatea berrinterpretatu daiteke buruan izaera politikoa, soziala edo kulturala duen helburu bat edukita. Horren adibide dira propaganda politikoa edota egia-oste fenomenoa.

Garai postmodernoaren ezaugarrietako bat da, hain zuzen ere, errealitatea benetako gertakizunak eta fikziozko elementuak elkartzen dituzten ikuspuntu eta interpretazioen batuketa dela. Aurtengo edizioak bien arteko harremanak aztertuko ditu.

Gaiari ikuspuntu zabal batetik heltzeko asmoz kongresuak diziplina anitzeko izaera edukiko du, eta garai historiko eta diziplina ezberdinetan adituak diren pertsonek hartuko dute parte, hala nola, literatura, pintura, komikia, zinema eta antzerkia.

Hizlari nagusien artean dago Kirmen Uribe Idazlea. “Eta zuk, zer jakin nahi duzu honetaz guztiaz? Fikzioa, egiazkotasuna eta gardentasunaren poetika”. Halaber, kongresuan, makina bat hitzaldi labur emango dira, Iker Arranzena horietako bat. Arranz Euskara eta Euskal Kultura irakurlea da Kaliforniako Unibertsitatean, Santa Barbaran.

Forum for Iberian Studies topaketak Etxepare Euskal Institutuaren laguntza jaso du.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu