Oxforden euskaraz eta euskal kulturaz mintzaldiak eskaintzeko aukera, zabalik

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-01-15

Oxfordeko Unibertsitateak Ikasketa Iberiarren XVI. Foroa burutuko du martxoaren 20 eta 21ean. Bigarren urtez, foro horretan euskaraz aritzeko aukera izango da, katalan, galego, portuges eta gaztelaniarekin batera, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin.“Hizkuntza eta Kultura Aniztasuna Iberiar Penintsulan” da aurtengo gaia eta urtarrilaren 31 arte luzatu da mintzaldi proposamenak bidaltzeko epea.

Interesdunek 200-250 hitz inguruko laburpenak bidali behar dituzte fis@mod-langs.ox.ac.uk helbide elektronikora.

Komunikazio proposamenak bidaltzeko baldintzei buruzko argibide gehiago dokumentu honetan eta Forum for Iberian Studies gunean aurkituko duzue.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.