Ozen entzun zen euskal musika Musika Independentearen sarien galan

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-03-29

Bart ospatu zuten Musika Independentearen MIN Sarien bederatzigarren edizioko sari banaketa gala Madrilgo Teatro Nuevo Apolon, eta euskal musikaren presentzia nabarmena izan zen bertan, gure musikagintzaren puntako maila agerian utziz. Niña Coyote eta Chico Tornadok Euskarazko Album Onenaren Etxepare Saria irabazi zuten eta Belakok Zuzeneko Onenarena, produkzio independenteen dibertsitate eta kalitate artistikoa aitortzen dituzten sarietan.

Publikoaren bozkaketa eta epaimahaiaren erabakiaren ondoren, orotara bost talde ziren hautagai Etxepare Euskal Instituak babesten duen sarirako: Kepa Junkera eta Sorginak, Zea Mays, Izaro, Gatibu eta Niña Coyote eta Chico Tornado. Epaimahaiaren erabakiz, azken horien "Eate" diskoa izan zen garaile. Euskal doinuak ere entzun ziren oholtza gainean, izan ere, Gatibu eta Izaroren zuzeneko emanaldiak eman zion amaiera atzoko galari.

Belako talde euskalduna ere ez zen esku hutsik joan Madrildik, izan ere 4 kategoriatan hautagai ziren eta Zuzeneko Onenarena irabazi zuten. McEnroe Getxotarrak The New Raemon-ekin kaleratu duen “Lluvia y truenos” lanak, bestalde, Pop Album Onenaren saria eskuratu zuen. Beste hainbat saritan ere izan dira euskal hautagaiak, hala nola, WAS (Grabazio Elektroniko Onenaren Saria eta Zuzeneko Onenaren Saria).

Gaueko protagonista handia, aldiz, Triangulo de Amor Bizarro taldea izan zen: 7 sarietarako hautagai zen laukotea, eta horietatik lau eraman zituzten etxera Urteko Album Onena barne, “Salve Discordia” lanagatik.

Ikusi palmares osoa esteka honetan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu