Ozen entzungo da euskal musika Bartzelonako EH SONA Jaialdian

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-10-30

Beste urtebetez bueltan da EH SONA jaialdia, euskal musika Bartzelonara eramaten duen musika erakustaldiaren 18. edizioarekin! Urriaren 28an hasita hasita, eta azaroaren 28ra arte kontzertu eta ekimen ezberdinak antolatu ditu Bartzelonako Euskal Etxeak, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz gidatutako jaialdian.

Mercat de la música viva de Vic-en aurkeztu zuten egitaraua, eta oparoa da oso: berrikuntza ugarik osatuko dute aurreko edizioetako arrakasta sendotzeko asmoa duen jaialdia. Publikoak harrera bikaina egin dio, beste behin ere: esaterako, gaur bertan Oskorri taldeak -bere azken kontzertu biran- kontzertua eskainiko du, eta sarrerak agortuta daude jada.

Gatibu taldeak estreinatu zuen jaialdiko oholtza doako emanaldi akustikoarekin eta honakoek emango diote jarraipena euskal ordezkaritzari: Oskorri, Trikipoteoa + Kolpatu, Libe, Glaukoma + At versaris + Vendetta, Joseba B. Lenoir Gang, Governors + Larregi, Jabier Muguruza, Korrontzi, Patrol Destroyers, Anari, EHSona a L’Empordà – Euskal Musika a L’Alternativa. Ikusi egitarau osoa hemen.

Aurtengoan, Bartzelonako mugak zeharkatuko ditu EH SONAk. La Bisbal de l’Empordàko L’Alternativa aretoarekin lortutako akordio bati esker, jaialdiko hainbat taldek Bartzelonatik kanpo, Gironako herrian ere joko dute. Honek beste dimentsio bat emangodio jaialdiari, asmoa taldeek bidaiari ahalik eta zuku gehien ateratzea baita.

Bestalde, 18. urteurrena ospatzeko kontzertu berezi bat antolatu dute, Glaukoma, Vendetta eta Kataluniako At Versaris taldeekin. Lehenengoz, talde  katalan batek hartuko du parte zikloan, anfitrioi gisa.

Era berean, aurten berriro ere berreskuratu dituzte kontzertuak ez diren bestelako ekitaldiak ere:  Bartzelonan zeharreko musikari lotutako hainbat ibilbide, hitzaldiak edota Txo! haur eta familientzako egitaraua. Iazko arrakasta ikusita, etxeko txikienei euskal musika ezagutu eta harekin jolasteko aukera eskaini nahi diete berriro ere. Horretarako txalaparta ikastaro bat egingo da, hala nola, familia osoari zuzendutako kontzertua Munlet taldearen eskutik.

Aurten, Glaukoma taldearen Jungle kantaren letra hartu du jaialdiak lema modura: “Estilo berrien beldur haiz? Ni ez!”. Eta, jakina, argi utziko dute hori hilabete osoan zehar.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu