Pariseko "Different 7!" jaialdiak hiru euskal zine ekoizpen eskainiko ditu

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-06-06

Ekainaren 18tik 24ra Parisen burutuko den Different 7! zine jaialdiak hiru ekoizpen euskaldun bilduko ditu: bi egitarauaren barne, eta bat jaialdiaren baitan antolatu den Small is Biútiful egitasmoan. Aruten ere Etxepare Euskal Institutuaren babesa jasoko du jaialdiak, euskal ekoizpenak har ditzan.

Different 7! programazio ofizialaren barne, “La Herida” eta “El Rayo” filmak aurki ditzakegu. Fernando Francoren “La Herida” luzemetraiak, Kowalski Films-ek ekoiztua, sari bat baino gehiago eskuratu du dagoeneko, horien artean zuzendari berri onenaren Goya saria. “El Rayo”-k, Fran Araújo eta Ernesto de Nova zuzendariena eta Altube Filmeak ekoitzetxean produzitutako pelikulak, Donostiako Zinemaldiko “Zuzendari berriak” atalean arrakasta handia izan zuen.

Gainera, jaialdiaren baitan antolatu den Small is Biútiful topaketan parte hartzeko aukeratu dute Pedro Aguileraren “Demonios tus Ojos”. Topaketa honek estatuko produkzioak Ile-de-France eskualdeko profesionalekin harremanetan jartzea du helburu, proiektuok elkarlanean aurrera eraman ahal izateko eta ekainaren 24ean burutuko da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu