Patxo Telleriaren Pankreas antzezlana, eslovenieraz eta bertsotan
Euskara. Kultura. Mundura.
Patxo Telleriak idatzitako “Pankreas” euskarazko antzezlana Esloveniako Maribor hiriko Festival Borštnikovo Srečanje Antzerki Jaialdian eskainiko dute urriaren 21ean, eslovenierara itzulita, Ljubianako Antzerki, Irrati, Zine eta Telebista Akademiako aktoreen eskutik. Antzezlana 2014. urteko martxoan estreinatu zuten eta oraindik ere biraka dabil euskal antzokietan. Idazlearen beraren esanetan “gaur egungo tragikomedia da” “Pankreas”, bertsotan paratua; izan ere, euskaraz bertsotan sekula idatzi den lehen antzezlana da: "teatro vasconum primitiae".
Mariborrekoa Eslobeniako antzerki jaialdirik zaharrena eta entzutetsuena da; 2009. urteaz geroztik Europako dramagintza zehatz hartzen du ildo nagusitzat. Aurtengo jaialdia urriaren 17tik 26ra bitartean izango da eta Espainiar Estatuko antzerkigintzari erreparatuko dio bereziki: bost egile hautatu dituzte, eta Etxepare Euskal Institutuaren ekimenez horietako bat Patxo Telleria bizkaitar teatrogilea izan da. Jaialdiak egile horien antzezlan bana eslovenierara itzuli du -Telleriaren kasuan “Pankreas”- eta ondoren testu horiek liburu batean argitaratuko ditu. Gainera, lan horiek taula gainera eramango dituzte jaialdiaren baitan, eszenaratutako irakurketen bitartez. Eta segidan ikuslegoak egileekin eta itzultzaileekin solasteko aukera izango du. Esloveniako eta nazioarteko kritikari eta antzerki programatzaileen aurrean bere lana aurkezteko parada ere eskainiko dio jaialdiak euskal egileari.

“Pankreas” antzezlanak hori lagunen istorio tragikomikoa kontatzen du. Lehenak pankreasen transplante baten premia larria dauka. Bigarrenak suizidatzeko asmoa dauka hemendik urte batera, Alzheimerrari izkin egiteko. Hirugarrenak proposamen bat egingo dio bigarrenari: suizidioaren epea aurreratzea, lehenengoari bere pankreasa emateko. Une hartatik aurrera ezusteko gertaerak bata bestearen ondoren etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta daitekeen guztia, denik eta sinesgaitzena bada ere, gertatu egiten da noizbait.